Jaustekotan zeuden zuhaitzak kentzen ari dira Arrigorrin
ONDARROA // Ondarroako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia atzo hasi ziren Arrigorri ostatu-jatetxearen ondoan beherantz erortzeko arriskuan zeuden lau zuhaitzak (txopo bat eta hiru pinu) kentzen. Beste bi egunez ariko dira lan horiek egiten, eta bitar...
ONDARROA // Ondarroako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia atzo hasi ziren Arrigorri ostatu-jatetxearen ondoan beherantz erortzeko arriskuan zeuden lau zuhaitzak (txopo bat eta hiru pinu) kentzen. Beste bi egunez ariko dira lan horiek egiten, eta bitartean, errepideko bide bat itxita egongo da. Langileek bideratuko dute ibilgailuen zirkulazioa.