Oihane Orue arrolapetarra hirugarren, Morgako Trail luzean
Oihane Orue gernikarrak podiumean sartzea lortu zuen domekako Morgako Trail luzean. 2 ordu, 13 minutu eta 12 segundoko denboragaz hirugarren sailkatu zen gernikarra. Olaiz Bertol nagusitu zen 21,2 kilometroko mendi lasterketan, 2 ordu eta 47 segundoko ...
Gizonezkoetan Ruben Ruzafa valentziarra izan zen azkarrena, ordubete, 31 minutu eta 21 segundoko markagaz. Atzetik Carlos Rodriguez eta Asser Alonso sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Irabazlearengandik 5 minutu eta 32 segundora helmugaratu zen Rodriguez, eta 8 minutu eta 12 se- gundora Alonso. Iñaki Iturri natxituarra 6. sailkatu zen (Ondarroako bizilaguna lehena izan zen beteranoetan).
10,11 kilometroko trailean, berriz, Gustabo Lanbarri eta Laura Veronica Carrillo nagusitu ziren. 45 minutu eta 14 segundotan amaitu zuen proba Lanbarrik, eta 51 minutu eta 51 segundotan Carrillok.
Labeganetrail taldeko Jorge Monasteriok (00:45.49) eta David Bujanek (00:46:02) osatu zuten gizonezkoen podiuma. Emakumezkoenean, Elena Frechilla sailkatu zen bigarren (00:54.04), eta Garazi Sampedro izan zen hirugarrena (00:55.25).
Trail luze eta laburragaz batera, MTB proba ere lehiatu zuten domekan. Halaber, mendi martxa luzea eta laburra ere egin zituzten. Guztira, 600 bat parte hartzaile batu ziren Morgan. Trail laburra lehiatu zuten partaide gehienek; 219 korrikalarik.
Txakur-kros lasterketa, ostera, ez zen egin. «Beroaren eraginez, ez egitea erabaki genuen. Proba hasierarako 15 gradu zeuden aurreikusita, baina goizen tenperatura asko igoko zela ikusita, bertan behera utzi genuen».
Mendi bizikleta proba 38 txirrindularik burutu zuten, eta Jose Garridok eta Zuriñe Frutosek irabazi zuten. Garridok ordubete, 6 minutu eta 20 segundotan amaitu zuen 21,2 km-ko lasterketa, eta Frutosek ordubete, 31 minutu eta 58 segundotan.
David Muñozek (01:09.03) eta Ivan Lopezek (01:11.55) osatu zuten gizonezkoen podiuma. Emakumeetan Nagore Elu ondarrutarra sailkatu zen bigarren (01:41.12), eta Onintza Muruaga hirugarren (01:53.15).