Aste Musikala barikuan amaituko da
Mutrikuko Udal Musika Eskolak urtero antolatzen duen ekintza da, eta maiatzaren 22an hasi zen eta barikuan amaituko da.Martitzenean bibolin, klarinete, tronboi, saxofoi, eta folk taldeak entzuteko aukera egon zen Zabiel Kultur Etxean. Atzo berriz, Zabi...
Martitzenean bibolin, klarinete, tronboi, saxofoi, eta folk taldeak entzuteko aukera egon zen Zabiel Kultur Etxean. Atzo berriz, Zabiel Plazan egungo pop eta rock abestiak entzuteko aukera egogo da. Gaur, ez da emankizunik egongo, 30. urteurreneko kontzertuaren entseguak egiteko aprobetxatuko baitute. Bihar berriz, txikien eguna izango da, eta Musika Eskolan egindako lanak plazaratuko dituzte. Honez gain, koral taldea eta aurten klariente, saxofoi eta bonbardino musika tresnak jotzen ikasten hasi diren ikasleen abestiak ere entzun ahal izango dira. Barikuan itxiko da aste musikala eta Udal Musika Eskolako helduenak izango dira protagonista. Kitarrekin lagunduta, euskal musika taldeen abesti ezagunak joko dituzte. Ekintza guztiak 19:00etan hasiko dira egunero.