Gaurtik domekara bitartean Arrain Azoka hartuko du Bermeok
Lehenengo aldiz, Kofradia Zaharra zabalik egongo da, eta atun errea eta marmitakoa dastatu ahalko dira. Lortzen den dirua osasun arazoak dituzten umeen familiei laguntzeko izango da
Leintz Gatzagako Gatz museoak, arraina eta ardoaren ibilbidea jarraituz, Bermeorainoko ibilbidea antolatu du. Leintz Gatzagan egiten den gatza Bermeko kontserba lantegietara ekartzea dute helburuUrtero legez, umeek ere lekua izango dute Arrain Azokan. Gune didaktikoan, itsas ondarea eta tradizioak erakutsiko dizkiete, bai eta horiek zaintzen ere. Horrez gain, ozeanoak zaintzeak duen garrantzia nabarmenduko dute han antolatutako jarduera guztietan. Horretarako, hiru egunetan, hainbat ekimen izango dituzte aukeran: sukaldaritza tailerrak, erakusketak, proiekzioak, jolasak, eskulanak…. Bestalde, gaur, 17:00etan, umeei portu barruan belaontzian nabigatzeko aukera eskainiko die Galerna elkarteak. Irteera Izotz fabrika aurretik izango da. Mater itsasontzia ere Bermeon egongo da beste behin ere, eta arrain salmenta simulazioak ez dira faltako, data hauetan bakarrik ikus daitezkeenak. 19 salmahai. Ekimen bat nabarmendu gura izan dute. Izan ere, aurten, Leintz Gatzagako Gatz museoak, arraina eta ardoaren ibilbidea jarraituz, Bermeorainoko ibilbidea antolatu du. Leintz Gatzagan egiten den gatza Bermeko kontserba lantegietara ekartzea dute helburu. Lameran kokatuta dagoen karpa txiki batean, bestalde, era ezberdinetako jatekoa aurkitu ahalko dute bertaratzen diren guztiek. Bestalde, Arrain Azokak 19 salmahai izango ditu aurton. Horietan, enpresek eta erakunde ezberdinek horien produktuak eskainiko dituzte herritarrek eta bisitariek dastatzeko eta erosi ahal izateko. Horrez gain, arrantza mundua erakutsiko dute. Barikuan eta zapatuan, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da zabalik, eta, domekan, berriz, 11:00etatik 15:00etara.
Arrain Azokak Bermeorentzat duen garrantzia nabarmendu du alkateak, Euskal Herrian mota honetako lehenengo azoka dela gogorarazitaArrain Azokak, gainera, jai giro ezin hobea sortzen du urtero Bermeon. Herriko kultur taldeen inplikazioari esker, asko izango baituri hiru egun hauetan egongo diren ekimen kulturalak: fanfarreak, dantzak, danborradak, txistulariak, trikitilariak, erraldoiak, gaiteroak…herria girotzen lagunduko dute. Hemen egitaraua. Tren zerbitzu berezia. Bermeora etorri gura dutenenezako, Eusko Trenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu arrain azokaren egunetan, eta herrian, Matxikortan, Landabasoko industrialderako bidean, eta udal azokako aparkalekuan aparkatzeko aukera dago. Arrain Azokak Bermeorentzat duen garrantzia nabarmendu du alkateak, Euskal Herrian mota honetako lehenengo azoka dela gogorarazita: «1994. urtean hasi ginen azoka antolatzen kontserberak eta udala elkarlanean, eta erreferente izateko lanean ari gara urtero, apustu garrantzitsua izanik».
Arrain Azokara bertaratzen diren guztiei euskaraz bizitzeko aukera eman gura die Bermeoko Udalak; horretarako, Spotifyn zerrenda publikoa sortu duteBotilak batzeko zerbitzua. Udaletik jakinarazi dutenez, hirugarren urtez, kanpaina berezi bat jarriko dute martxan azoka inguruko tabernetako beirazko botilak aparteko zerbitzu baten bitartez biltzeko. Aipatu kanpainan, 44 tabernek parte hartuko dute, iaz baino bat gehiago. Lamera, Portuzarra eta Askatasun Bidea kaleko taberna guztietan kanpainari buruzko informazioa eskaini da, eta nahi dutenentzat gurpildun kubo bat utziko da botilak bertan batzeko. Azoka egunetan, langile bat pasako da aldizka lokal guztietatik kubo beteak edukiontzi berdera eramateko eta bueltan hutsik ekartzeko. Bilketa, gaur,eguerdian eta iluntzean egingo dute; bihar, eguerdian, iluntzean eta gauean, eta domekan, berriz, eguerdian bakarrik. Euskaraz bizitzeko aukera. Arrain Azokara bertaratzen diren guztiei euskaraz bizitzeko aukera eman gura die Bermeoko Udalak. Euskara zinegotzi Juan Karlos Agirrek azaldu duenez, «herriko tabernetan euskal musika entzuteko aukera zabaldu nahi dugu, eta, horretarako, Spotifyn zerrenda publikoa sortu dugu (Arrain_Azoka_2017_Euskeraz)». Aipatu zerrenda erabiltzera gonbidatzen dituzte Bermeoko tabernariak, «guztiok euskaraz dantzatzeko eta gozatzeko aukera izan dezagun». Horrez gain, udalak herriko hainbat eragileekin elkarlanean martxan jarri duen Geuk eus euskaraz bizitzeko 1.000 arrazoi kanpaina aurten ere Bermeoko Arrain Azokan presente egongo dela gogorarazi gura izan du Agirrek. Kanpainarako bereziki egin duten bideo-photocall karpan, Kalinpanek lagunduta, nahi duten pertsonek euskaraz egiteko arrazoiak azaldu ahal izango dituzte, bai barruan grabatuko diren bideoetan zein kanpoan atera ahal dituzten argazkietan. Helburu bat ere jarri dute: 100 bideo egitea eta 300 argazki ateratzea, hain zuzen ere. Iaz Arrain Azokan egindako bideoa Iazko argazki galeria ikusteko sakatu hemen