Bazkaria eta kontzertuak, bihar, Gaztetxean
Ondarroako Gaztetxeak 13+14 urteurrena ospatzeko prestatutako egitarauko azken ekintzak egingo dira bihar. 13:00etan trikipoteoa egongo da. 14:30ean bazkaria egingo dute; izena emateko azken eguna da gaur (Kulixkan edo Anaitasunan). Jolasak egingo ditu...
Ondarroako Gaztetxeak 13+14 urteurrena ospatzeko prestatutako egitarauko azken ekintzak egingo dira bihar. 13:00etan trikipoteoa egongo da. 14:30ean bazkaria egingo dute; izena emateko azken eguna da gaur (Kulixkan edo Anaitasunan). Jolasak egingo dituzte gero, eta kontzertuak izango dira 22:00etan: Eskean Kristo eta Sarkor.