Amanda Sprattek esprintean irabazi du Emakumeen Birako 2. etapa
Ane Santesteban errenteriarra sartu da bigarren helmugan, segundo biko aldeagaz. Euripean egin dute txirrindulariek Markina-Xemein inguruetako ia ibilbide osoaEsprintean erabaki zen atzo arratsaldean, Markina-Xemein eta Markina-Xemein artean lehiatu ze...
Ane Santesteban errenteriarra sartu da bigarren helmugan, segundo biko aldeagaz. Euripean egin dute txirrindulariek Markina-Xemein inguruetako ia ibilbide osoa
Esprintean erabaki zen atzo arratsaldean, Markina-Xemein eta Markina-Xemein artean lehiatu zen 30. Emakumeen Birako 2. etapa. Helmugarako hiru kilometroren faltan ihes egin zuten Orica-Scott taldeko Amanda Sprattek eta Ale-Cipollini taldeko Ane Santesteban errenteriarrak. Bi txirrindulariak lehia estuan zeharkatu zuten abesua kalea helmugarantz. Segundo biko aldeagaz, Amanda Spratt izan zen irabazlea.90,8 kilometroko ia ibilbide osoa euripean egin zuten atzo, txirrindulariek. Joseba Iraolagoitia Markina-Xemeingo kirol zinegotziak eta Emakumeen Biraren ordezkariak ebaki zuten irteerako zinta, eta irteera neutralizatuan egin zituzten herri barruko lehen metroak, herri sarrerako biribilgunerarte.
Tarteko helmuga jokoan, 15:30 aldera berriz igaro ziren txirrindulariak Markina-Xemeingo helmugatik, eta 16:43an sartu ziren Spartt eta Santesteban helmugan. Garailearengandik 26 segundora igaro zen talde nagusia helmuko pankarta azpitik.
Lurzoru bustiaren ondorioz, labainkada ugari egon ziren atzokoan, euretako bat helmugan bertan.
Liderraren mallota
Atzoko garaipenagaz, lidergoaren jabe ere egin zen Amanda Spratt. Marta Bastianelli italiarrak lehen etapan eskuratu zuen maillot horia jantziko du, beraz, gaur, Australiarrak, Antzuolan lehiatuko den 3. etapan.
Liderren maillotak jantziko dituzte bai eta ere, Alicia Gonzalezek (Lointek) gazte mailakoa, Charlotte Bravardek (FDJ-Nouvelle-Aquitaine-Futuroscope) mendikoa, eta Katie Archibaldek (Team WNT Pro Cycling) tarteko helmugen urdina.
Joseba Iraolagoitia kirol zinegotziagaz gainera, Malen Alberdi eta Lore Txurruka Etxebarriko txirrindulari ohiek ere sariak banatu zituzten Markina-Xemeingo Udalaren izenean.