Gernikarren omenez izeneko jantzi bat jarri dute ikusgai Gernika-Lumoko udaletxeko sarreran, herria bonbardatu zuteneko 80. urteurrenagaz bat eginda. Ez da edonolako jantzia; izan ere, Gueñesen (Bizkaia) urtero antolatzen duten Paperezko Jantziak Nazi...

Gernikarren omenez izeneko jantzi bat jarri dute ikusgai Gernika-Lumoko udaletxeko sarreran, herria bonbardatu zuteneko 80. urteurrenagaz bat eginda. Ez da edonolako jantzia; izan ere, Gueñesen (Bizkaia) urtero antolatzen duten Paperezko Jantziak Nazioarteko Lehiaketa irabaztea lortu du Londresko Christina Bullenek diseinatutako arropak. Udalak azaldu duenez, urte osoan egongo da aipatu jantzia udaletxeko sarreran ikusgai. Burugaineko beltz bat dauka, Gernikako arbola sinbolizatzen duen adarrekin egina. Gonak, berriz, Picassoren
Gernika koadroko zein bonbardaketako irudiak biltzen ditu. Gerri bueltan, gurutze gorri batzuk ditu, Gernika suntsitu zuten hegazkinak irudikatzen dituztenak.