Muxikako andreek 'Gure etxe bakarra' antzeztuko dute bihar, Mendatan
Onintza Enbeitaren gidaritzapean, emakumeek herrietan bizi izan dutena kontatzen du antzezlanak. Saioa Mikel Deunaren elizan izango da, 19:30ean. Sarrera doakoa izango daMuxikako eta Ibarruriko emakumeek Gure etxe bakarra antzeztuko dute zapatu honetan...
Onintza Enbeitaren gidaritzapean, emakumeek herrietan bizi izan dutena kontatzen du antzezlanak. Saioa Mikel Deunaren elizan izango da, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da
Muxikako eta Ibarruriko emakumeek Gure etxe bakarra antzeztuko dute zapatu honetan, Mendatan. Onintza Enbeitaren gidaritzapean taularatuko dira 30 emakume baino gehiago.Busturialdean eta eskualdetik kanpo hainbat herritan antzeztu duten obra da muxikarrek sortu duten Gure etxe bakarra; eta, asteburu honetan Mendatara helduko da.
Mikel Deunaren elizan antzeztuko dute, 19:30ean hasita. Hain zuzen, eskualdeko eta inguruko herrietan emakumeek izan dituzten bizipenak kontatzen ditu antzezlanak.
Amuma batek ilobei argazkien bidez kontatzen dizkien bizipenak dira istorioaren abiapuntua. Horietatik, berak eta inguruko emakumeek bizi izan- dakoak azalduko dituzte antzezlanean.