San Isidro jaiak ospatuko dituzte hainbat herritan, domekan eta astelehenean
Foruan, Ibarrangelun, Ispasterren, Mendatan, Mendexan, Muruetan, Natxituan eta Mutrikuko Olatz auzoan ospatuko dute San Isidro Eguna. Urrezko Aizkolariak izango dira MuruetanUrtero legez, Isidro Deunaren Eguna ospatuko dute Lea-Artibai, Mutriku eta Bus...
Foruan, Ibarrangelun, Ispasterren, Mendatan, Mendexan, Muruetan, Natxituan eta Mutrikuko Olatz auzoan ospatuko dute San Isidro Eguna. Urrezko Aizkolariak izango dira Muruetan
Urtero legez, Isidro Deunaren Eguna ospatuko dute Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarrek datorren astelehenean. Hala, jai horiei begira, Foruan, Ibarrangelun, Ispasterren, Mendatan, Mendexan, Muruetan, Natxituan eta Mutrikuko Olatz auzoan antolatu dituzte ekintzak.Astelehenean, San Isidro Egunean, meza eta osteko hamaiketakoa izango dituzte aukeran herritarrek han eta hemengo herri zein auzoetan, baina beste egun batzutan ere jai egingo dute zenbait tokitan.
Muruetan, esaterako, ekintzak domekan hasiko dituzte. Meza nagusiaren ostean, euskal dantzak izango dira, eta eguerdian, Urrezko Aizkolariek erakustaldia egingo dute. Egunaren amaieran, kirol jokoak egongo dira ume zein gaztetxoentzat. Horrez gain, gazte eta nagusiak futbolean, saskibaloian eta sokatiran lehiatuko dira.
Bestalde, baserritarren zaindariaren eguneko ospakizunen harira, Mendatan, Herriko Emakume taldeak bazkaria antolatu du maiatzaren 20rako, belaunaldi desberdinetako jendea elkartzeko. Parte hartu nahi duenak maiatzaren 18ra arteko epea du izena emateko, Idatze Etxean (Artapeko informazio bulegoan) edo Urrutxuko Erretegian.