Busturialdeko eskola txikietako ikasleek urteroko hitzordua dute barikuan.
Eskola txikia herriaren hazia lelopean
Eskola Txikien Jaia ospatuko dute
barikuan. Aurten,
Busturiko Jose Maria Uzelai eskolak hartuko du jaialdia. Urtero legez, Gautegiz Arteagako Montorre eskolako, Muxikako Urretxindorra eskolako, Natxituko (EA) Haizeder eskolako eta Mundakako ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute jaialdian, Busturiko ikasleekin batera.
Iaz, Ean batu ziren
Ikastetxe desberdinetako gazteak harremantzea, eta herri eskolen aldeko oihartzuna Busturialeko biztanleen artean zabaltzea dira antolatzaileen helburuak. Guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako
438 ikaslek parte hartuko dute.
10:00etan hasiko dute Eskola Txikien Jaia. Ordu horretan, Busturiko ikasleek harrera egingo diete gainontzeko ikasleei bertsotan; ondoren, taldeko argazkia aterako dute.
Ostean, 11:15ean, egingo duten musika emanaldirako probasaioak egingo dituzte zikloka. Izan ere, azken asteetan eskoletan prestatu dituzten abestiak kantatuko dituzte ikastetxe desberdinetako kideek. Probasaioak egin ostean, hamaiketarako tartea edukiko dute.
Musika emanaldiaren ostean, txikienek tailerretan parte hartuko dute. Lehen Hezkuntzako ikasleak, berriz, jolasean ariko dira.
Iaz, Ean batu ziren
13:00etan, bestalde, lagunarteko bazkaria egingo dute ikasleek eta irakasleek. Urtero legez, Eskola Txikien Jaia
datorren urteko lekukoa pasatuz amaituko da, 15:05ean. 2018an Gautegiz Arteagako Montorre eskolak hartuko du eskualdeko herri ikastetxe txikien jaialdia.
Egitaraua:
- 10:00. Harrera eta argazkia
- 10:15. Musika saiorako probak (Euria baldin bada, tenis pistetan eta 2-3 urtekoak aretoan)
- 10:45-11:15. Hamaiketakoa (Euria baldin bada, tenis pistetan eta 2-3 urtekoak aretoan)
- 11:15. Musika emanaldia (Euria baldin bada, tenis pistetan)
- 11:45. Haur Hezkuntzakoentzako tailerrak eta Lehen Hezkuntzakoentzako jolasak
- 13:00. Bazkaria
- 14:00-15:00. Jolas librea
- 15:05. Agurra