Urteurreneko bazkaria antolatu du Mutrikuko Musika Eskolak
Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urte betetzen ditu aurten, eta urteurren hori tarteko, bazkari herrikoi bat antolatu dute ekainaren 10erako.Bazkaria Merkatu Plazan egingo dute, 15:00etan hasita, baina txartelak erosteko epea etzi, maiatzaren 5ean ama...
Bazkaria Merkatu Plazan egingo dute, 15:00etan hasita, baina txartelak erosteko epea etzi, maiatzaren 5ean amaituko da. Txartelak 10 euroan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek, Udal Musika Eskolan bertan.
Bazkaria musika eskolak ekainaren 10erako prestatu duen egun osoko egitarauaren barruan sartzen da. Musika eskolakoek ikasle izandakoei zein gainontzeko herritarrei bazkarira joateko eta oro har egitarauko ekintza guztietan parte hartzeko deia egin diete.