Mikromatxismoak lantzeko tailer bat eskainiko dute Mundakan
Mundakako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdinbidean zerbitzuagaz batera, mikromatxismoak eta indarkeria sinbolikoa lantzeko tailerra antolatu du. Tailerra, eguenean izango da, 18:00etan, Kultur Etxean.
Interesa duten guztiek aurretiaz eman beharko dute izena Mundakako udaletxera joanda edota 94-617 72 00 telefono zenbakira deituta.
Egueneko tailerrean mikromatxismoak agerian jartzen ikasteko aukera eskainiko dutela azaldu du Gizarte Ekintza, Helduen eta Berdintasun saileko zinegotzi Malen Itxazok. “Askotan, mikromatxismoak normalizatuta daude, eta konturatu barik agertzen dira egunerokotasunean. Indarkeri leun horien kontra egiteko tresnak sortu eta horiek analizatzeko jarraibideak azalduko dira”, esan du.
Tailerra emakume eta gizonei zuzenduta dagoela azaldu dute, “guztion esku baitago jarraibide horien aurka egitea”.