Basati Bikeko txirrindulariak ordu bete, bost minutu eta 36 segundotan amaitu zuen
atzo 43,2 kilometroko kadete mailako lasterketa.
Esprintean erabaki zen proba; ihesaldi baten ostean, lau txirrindulari elkarrekin heldu ziren helmugara, eta beste hirurak Lartitegirengandik segundo bakarrera sailkatu ziren. Ekin S.C Amorebietako Mikel Agirrebeitia sailkatu zen bigarren, eta Gaursa Renault-Elorrio AB taldeko Unai Atutxa izan zen hirugarrena. Haren atzetik Iñigo Colina Seguros Bilbaoko txirrindularia sailkatu zen.
Lartitegi helmugan sartzen.
Argazkia: Busturia Txirrindulari Taldea.
Bestalde, Basati Bikeko Daniel Ortizek eta Mikel Gonzalezek hamabigarren eta hamahirugarren amaitu zuten, hurrenez hurren. Horiek ordu bete, zazpi minutu eta 28 segundotan burutu zuten lasterketa. Lander Bilbaok taldekidea, berriz, hamazortzigarren sailkatu zen, 01:07:49ko denboragaz.
Zapatuan, Balmasedan
Bestalde, Busturia Txirrindulari Taldeko kadeteek Balmasedako Kolitza Saria (42 kilometroko lasterketa) lehiatu zuten zapatu arratsaldean, eta Basati Bike-ek irabazi zuen taldekako saria.
Basati Bike-ek taldekako saria irabazi zuen Balmasedan, zapatuan.
Argazkia: Busturia Txirrindulari Taldea.
Era berean, Mikel Gonzalezek hirugarren sailkatuta, podiumean sartzea lortu zuten. Gaursa Renault-Elorrio AB taldeko Unai Atutxa izan zen garailea, eta haren atzetik geratu zen Seguros Bilbaoko Iñigo Colina.
Balmasedako lasterketako podiuma.
Argazkia: Busturia Txirrindulari Taldea.