Batik bat domeka goiz eta eguerdi parteko euri zaparradek eragina izan zuten azokan. Baina, euria ez zen oztopo izan jai giroa nagusitzeko.
11:00etatik bazkalordura arte hamaika ekoizleren produktuak eskuratzeko aukera izan zuten azokara bertaratu zirenek.
Gabiri Tabernan jarri zuten argazki erakusketa.
Argazkia: Marian Olano.
Aurtengo
argazki erakusketa baserri munduari loturikoa izan da, eta euriaren eraginez, Gabiri Tabernan ipini zuten. Halaber, motor zaharrak elizpean egon ziren ikusgai.
Euriaren eraginez, motor zaharren erakusketa elizpean egin zuten.
Argazkia: Marian Olano.
Askotariko produktuez osaturiko otzara eder bat zozkatu zuten, eta Juancar Pino ibarrangelutarrari (02478 zenbakia) egokitu zitzaion.
Otzararen zozketako sariduna.
Argazkia: Marian Olano.
Eguerdian Joseba eta Koldo trikitilarien doinuek girotu zuten azoka.
Bestalde, Gure Esku Dagoko kideek sinadura bilketa egin zuten.
Egun osoko jaia
Arratsaldean Mus eta Brika txapelketak jokatu zituzten eta Ilargi Beltza taldeagaz
erromeria izan zuten.
Askotariko produktuak egon ziren salgai.
Argazkia: Marian Olano.