Gernika bonbardatu zutela 80 urte bete direnan, herrian egun hartan eta ostekoetan gertatutakoa entzuteko aukera izateko eduki dute Berbalagunkideek.
Hain zuzen, apirileko mendi irteera egin zuten zapatuan, eta, ostean, oroimena lantzeko ibilbide gidatua egiteko aukera ere izan zuten. Gernika Batzordeko Kide Karmelo?Landaren gidaritzapean, herriko hainbat toki bisitatu zituzten, bi orduz.
Tren geltokian hasi, eta Pasealekuko babeslekura joan ostean, Andra Mari kaleko babeslekua zegoen tokira joan ziren gero; handik, George L. Steer kazetariaren irudira. Anbulatorio aurrean dagoen Gernika koadroaren erreplikaren aurrean amaitu zuten ibilbide gidatua.
Lehenago, goizean, 46 lagun batu ziren mendi irteerarako. Ajangizen atera zuten talde argazkia, eta Santa Luzian egin kopaua.Lumora igo ostean, Gernikan amaitu zuten ibilbidea.