Guzurmendiko Mus Txapelketa jokatzen hasiko dira datorren martitzenean
Urtero modura, mus txapelketa jokatuko da Guzurmendi tabernan, maiatzean. 23. txapelketarako izena emateko epea irekita egongo da bihar arte, bikoteko 20 euroren truke.Maiatzaren 2an hasiko dira txapelketa jokatzen, eta denetara, hilabete bat iraungo d...
Maiatzaren 2an hasiko dira txapelketa jokatzen, eta denetara, hilabete bat iraungo duela jakitera eman dute antolatzaileek.
Betiko modura, partidak aste barruan jokatuko dituzte muszaleek, astelehenetik eguenera, eta hitzordua 22:00etan izango da, tabernan bertan.
Lau erregetara jokatuko da txapelketa, eta izena emateko Guzurmendira bertara joan behar dute bikoteek.
Lehenengo gelditzen diren lau bikoteek izango dute saria. Lehenengoentzat txapelak, kopak eta diru saria egongo dira, eta gainerakoentzat, dirua eta oparia.