Imanol Goñi eta Oihane Perez azkarrenak, Urdaibai Koparen bigarren proban
Gizonezkoen lehian Goitisolo eta Bengoetxea sailkatu dira bigarren eta hirugarren, eta emakumeenean Irazu eta Vallina. Ereñoko mendi martxa eta lasterketan 680 pertsona batu diraUrdaibai Kopako bigarren lasterketa lehiatu zuten Ereñon domekan, eta Ar...
Gizonezkoen lehian Goitisolo eta Bengoetxea sailkatu dira bigarren eta hirugarren, eta emakumeenean Irazu eta Vallina. Ereñoko mendi martxa eta lasterketan 680 pertsona batu dira
Urdaibai Kopako bigarren lasterketa lehiatu zuten Ereñon domekan, eta Arrolapekoak igo dira podiumaren gorengo postuetara. Imanol Goñi (1.45.36) natxituarra izan zen lehena helmugara heltzen, eta nesketan Oihane Perez (2.16.55) gernikarra izan zen azkarrena.Goñik Joanes Goitisolo (1.50.02) zuen atzetik, eta harengandik 5 segundora helmugaratu zen gernikarra. Ibon Bengoetxea lekeitiarrarentzat izan zen hirugarren postua (1.56.04).
Halaber, emakumezkoen lehian Perezengandik segundo bakarrera heldu zen Araitz Irazu (2.17.56). Nesken podiumean ere, hirugarren postua lekeitiar batek bete zuen domekan: Maider Vallinak (2.37.05), hain zuzen ere.
Guztira 89 korrikalari bildu zituen Campos Urdaibai Koparen bigarren probak. 21 kilometroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. Beste horrenbeste kilometro egin zituzten mendi martxa luzean parte hartu zuten 340 pertsona inguruk. 10 kilometroko martxa laburrean, berriz, 250 lagun bueltan batu ziren.
Aldaketagaz pozik
Hiru probetan, guztira, 680 lagun bildu ziren Ereñon. Bai martxa bien zein lasterketaren balorazio positiboa egin du Ereñoko Gerandape Kirol Klubak. Hango kide Ager Lejarretaren esanetan, parte hartzaileak gustura geratu ziren. Mendi martxan, gainera, lehen zortzi-bederatzi kilometroetan ibilbide berria egin dute aurten, eta parte hartzaileak aldaketagaz pozik agertu direla zehaztu du.