Ereñoko Udaleko Kultura Sailak marrazki lehiaketa antolatu du
4-12 urte bitarteko umeen lehiaketa da, eta udalerrian erroldatutakoek zein erroldatu gabekoek parte hartu dezakete.
Adinaren arabera, bi multzo bereizi dituzte. Batetik, 4-8 arteko umeen kategoria dago, eta bestetik, 9-12 urte bitartekoena.
Marrazki lehiaketaren gaia Ereñozar da; ume bakoitzak marrazkiaren bidez Ereñozar nola ikusten duen azaltzea da helburua.
Marrazkiak udaletxean aurkeztu behar dira, eta horretarako azken eguna maiatzaren 15a (astelehena) da.
Udaleko Kultur Sailetik jakitera eman dutenez, parte hartzaile guztientzako sariak egongo dira, eta talde bakoitzeko hiru marrazki irabazleak udalaren 2018ko egutegian agertuko dira.
Halaber, lehiaketara aurkezturiko marrazki guztiak Garaian ikusgai jarriko dituztela azaldu dute.