Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatuta,
Bizikleta Eguna hartuko du Bermeok apirilaren 23an, domekan. Aurtengoa, bizikleta eguna antolatzen duten
seigarren urtea da.
Iazko zenbait parte hartzaile
Aurrekoetan egin modura, aurten ere,
Lameran batuko dira parte hartu gura duten txirrindulari horiek. Hala,
10:30ean jarri dute hitzordua.
Ginkana bategaz hasiko dute eguna. Lehenik eta behin, parte hartzaileek hainbat proba gainditu beharko dituzte joko ezberdinen bitartez. Ginkanan, Lehen Hezkuntzako (LH) lehenengo mailatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) laugarren mailara dauden ikasleek parte hartu ahalko dute.
Ondoren,
12:30ean, txirrinduak hartu eta Bermeo Txirrindularitza Taldekoekin batera, herriko kaleak zeharkatuko dituen
zazpi kilometro inguruko ibilbide bat egingo dute izena ematen duten horiek; honetan,
umeek zein nagusiek parte har dezakete. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzaileek
«ezinbestekoa» izango dute kaskoa eramatea ginkanan zein ibilbidean parte hartu ahal izateko.
Parte hartu gura dutenek
apirilaren 23an bertan eman beharko dute izena.
Bizikleta Egunaren helburua, «herritarrak kirolaren garrantziaz sentsibilizatzea, osasunaren eta kirolaren arteko harreman estua azaltzea, kirola Bermeoko kaleetan ikustaraztea eta kirola herritarrengana hurbiltzea» dela diote antolatzaileek.