Bonbardaketak Euskadin (1936-1937) izenburupean, m integia egingo dute Gernika-Lumon, apirilaren 24an eta 25ean. Bertan, historialari eta aditu ezagunak bilduko dira, 1936eko uztailaren 22tik 1937ko abuztuaren 18a bitartean Euskal Herriaren aurka egindako 1000tik gorako bonbardaketen azterketa egiteko. Otxandio, Markina, Zalla, Legutio, Eibar, Bilbo, Durango, Lekeitio, Gernika… Hainbat izan ziren faxistek bonbardatu zituzen herriak, eta, analisia egiteko, Gernika-Lumon bilduko dira Angel Viñas, Paul Preston, Xabier Irujo, Patxi Juaristi, Aitor Miñambres, Jesus Gutierrez, Joseba Agirreazkuenaga, Jon Irazabal, Iñaki Goiogana eta Iosu Galarreta.
Agirreazkuenagak iaz ere parte hartu zuen, Frankismoaren ondorioak aztertzeko mintegian
Estatu kolpea baino hilabete batzuk lehenago, altxamenduaren protagonistek laguntza militarra eskatu zioten Mussoliniri; estatu kolpearen ostean, berriz, Hitlerrengana jo zuten. Hala Aviazione Legionaria (AL) eta Condor legioa (LC) Francoren zerbitzupean borrokatzera bidali zituzten italiarrek eta alemaniarrek. Iparraldeko Aire Indarrekin batera, 1936 eta 1937an mila bonbardaketa baino gehiago egin zituzten Euskal Herrian. 80 urtera, gertakari haiek aztertzea du helburu Gernika-Lumoko Bakearen Museoa fundazioak antolatutako mintegiak.
Bi egunetarako
egitarau oparoa antolatu dute, eta parte hartzeko dei zabala egin dute.