Spookypheria Productions elkarteak antolatzen duen
Halloween Metal Fest jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten. Urteurrenak ospakizun “berezia” behar duela eta, apirilean hasiko dira ospatzen. Hala,
Trick or Treat jaialdia antolatu dute
apirilaren 22rako.
Azken Halloween Metal Festeko uneetako bat. Argazkia: Txaber Miravalles (Conserje del Universo Fotografia)
Trick or Treat jaialdia, azaroaren 4an izango den Halloween Metal Fest jaialdiaren aurkezpena izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. “Modu berezian aurkeztu nahi dugu aurtengo jaialdia”, diote elkarteko kideek.
Apirilaren 22ko jaialdiari Trick or Treat izena jarri diotela esan dute, Halloween jaiagaz duen zerikusiagatik. Aurkezpen jaialdi honetan ere,
musika izango da protagonista nagusia.
21:00etan irekiko dituzte Bermeoko Kafe Antzokiko ateak, eta
Kudai, Niketz eta Eraso! taldeak igoko dira Kafe Antzokiko agertokira. Ondoren,
goizaldeko 06:00ak arte DC Datak metal taldeek egindako garai ezberdinetako abestien bertsioak jarriko ditu.
Tartekatuta, Halloween Metal Fest jaialdiaren 10.urteurreneko kartel osatua aurkeztuko dute, eta zozketak, sariak eta ustekabeak ere egongo direla jakinrazi dute.
Sarrerak aurretiaz eros daitezke
sei eurotan, honako lekuetan: Bermeoko Kafe Antzokia eta Luma liburudenda (Bermeo), Ospa taberna (Gernika-Lumo), Herriko Taberna (Mungia), Gothic-Zone (Bilbo) eta
www.bermeokokafeantzokia.com.
Jaialdiaren egunean bertan, sarrerak zortzi eurotan salduko direla azaldu dute Spookypheriatik.