Oinezkoentzako gune bihurtuta, zirkulaziora itxi dute Torrontero
Torronteroko bizi kalitatea hobetzeko eta inguruko jarduera hobetzeko asmoz, Bermeoko Udalak Torrontero oinezkoentzako gune bihurtzeko erabakia hartu du. Hala, atzotik, zirkulaziora itxita dago.Itxita dauden kaleak honako hauek dira: Andra Mari kaleare...
Itxita dauden kaleak honako hauek dira: Andra Mari kalearen hasiera, Torrontero enparantza eta Ertzilla kalea. Bertako bizilagunen eta garajeetako erabiltzaileen baimendutako ibilgailuek baino ezin dute kale horietan sartu. Horiez gain, bertan dauden establezimenduetan zerbitzua eskaini behar duten ibilgailuek ere sartu ahal dute.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, Torrontero gune turistiko garrantzitsua da Bermeon, eta neurri horregaz Torronteroren egoera «hobetuko» dela uste dute; «erosoagoa izango da, eta ibilgailuak sorrarazten dituzten arazoak saihestuko dira modu honetan».