Bizkaiko Urpeko Arrantza Txapelketa lehiatuko dute etzi, Bermeon
Izaro Sub Klubak antolatuta, Bizkaiko Urpeko Arrantza Txapelketa jokatuko dute domekan, Bermeon. Klubeko kideek esan dutenez, Bizkaiko klub guztietako ordezkariek lehiatuko dute; 27 partaidek izena eman dute.Parte hartzaileak 08:00etan batuko dira Berm...
Parte hartzaileak 08:00etan batuko dira Bermeoko portuan. Gauza guztiak prest edukita, 09:00etan hasiko da lehia. Ontzi guztiek leku berean egon beharko dute irteera orduan, normalean, Izaro uhartean izaten dela esan dute. 13:00etarako, berriz, bueltan egon beharko dute. Izan ere, 13:30ak baino lehen portuan egon beharra daukate.
Bermeoko portuko ranpa inguruan arrainak pisatuko dituzte, 14:30ak aldera. Ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo dute Olatua eskulturaren inguruan.
Proba bakoitzeko bi epaile egongo direla zehaztu dute, eta gune ezberdinak ikuskatzen ibiliko dira. Izan ere, zenbait gunetan ezin daiteke arrantzatu, «debekatuta baitago». Arrantzaturiko arrainak Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango dizkiete.
Domekakoa ez da Euskadiko Urpeko Arrantza Txapelketarako sailkapen proba izango. Euskadiko txapelketarako sailkapen proba Zierbenako uretan izango dela jakinarazi dute.