Aurrekontu zirriborroak murrizketa duela salatu dute udal langileek
Gernika-Lumoko langileria arlorako udalak 2017an 254.366,54 euro jaso dituela salatu dute ELAk eta LABek. Egoera horren aurrean, mobilizazioak «gogortuko» dituzte udal langileekELA eta LAB sindikatuek salatu dute Gernika-Lumoko 2017ko udal aurrekontu...
Gernika-Lumoko langileria arlorako udalak 2017an 254.366,54 euro jaso dituela salatu dute ELAk eta LABek. Egoera horren aurrean, mobilizazioak «gogortuko» dituzte udal langileek
ELA eta LAB sindikatuek salatu dute Gernika-Lumoko 2017ko udal aurrekontuaren zirriborroak %3,30eko murrizketa aurreikusten duela langileria arloko gastuetarako. Hain zuzen ere, 254.366,54 euro gutxiago bideratuko lituzke udalak langileria arlora. Hala, aurrekontu zirriborro hori «langileenganako probokazioa» dela diote sindikatuek.«Sindikatuok egiten dugun irakurketa da udal gobernuak ez duela, printzipioz, balorazioa aplikatzeko inongo borondaterik, ezta Eudelek onar dezakeen balizko igoerarik ere», aipatu dute. Are gehiago, aurreikuspen hori betetzeko modu bakarra enplegu publikoa suntsitzea dela esan dute ELA eta LABek: «erretiroak ez birjartzea, bajan dauden langileak ez ordezkatzea, edota lanpostuak amortizatzea».
Sindikatuen arabera, apirilaren 12an aurrekontuak onartzeko asmoa du udalak, baina langileen eskakizunak ez dituzte mahai gainean jarri. Martxoaren 29ko udalbatzarrean langileek aurkeztu zuten mozioari ezezkoa eman zion EAJk. Beraz, sindikatuen iritziz, «argi geratu da udal arduradunek ez dutela gai hau negoziatzeko inongo borondaterik». Udalaren jarrera «etsigarria» dela gaineratu dute: «Negoziatzeko borondate ezak langileekiko mespretxua besterik ez du adierazten».
Egoera horren aurrean, mobilizazioak «gogortzea» beste biderik ez dutela diote sindikatuek.