Urretxindorrako ikasleek zuhaitz landaketa egingo dute Undabason
Domekan, apirilaren 9an, zuhaitzak landatzera joateko irteera egingo dute Muxikako Urretxindorra herri eskolako ikasleek. Ibarruritik Undabasora oinez joango dira, eta bertan zuhaitzak landatuko dituzte. Lurgaia fundazioaren laguntza izango dute lan h...
Guraso elkarteak antolatuta, 10:00etan abiatuko dira Ibarruritik Undabasora, eta 13.00etarako egingo dute Ibarrurira buelta. Han, txokoan, janaurrekoa eta atseden hartzeko tartea edukiko dute.