Mutrikuko Gure Esku Dago-k abestia aurkeztu du, jai giroan
Herri dinamikak zapatuan aurkeztu zuen galdeketara begira egindako abestia, Beheko Plazan. Herriko talde, elkarte eta norbanakoek parte hartu dute grabaketanGoazen mutrikuarrok herri galdeketara izenburupean, Mutrikuko Gure Esku Dago-k maiatzaren 7ra b...
Herri dinamikak zapatuan aurkeztu zuen galdeketara begira egindako abestia, Beheko Plazan. Herriko talde, elkarte eta norbanakoek parte hartu dute grabaketan
Goazen mutrikuarrok herri galdeketara izenburupean, Mutrikuko Gure Esku Dago-k maiatzaren 7ra begirako abestia aurkeztu zuen zapatuan, Beheko Pla- zan. Aurkezpena jai giroan egin zuten herri dinamikako kideek, eta herritarrek ondo baino hobeto erantzun zuten.Berdel Eguna zela-eta zapatuan Mutrikun jai girorik falta ez bazen ere, Mutrikuko Gure Esku Dago-k eguerdiko giro hori are gehiago berotu zuen. Izan ere, maiatzaren 7ko galdeketan herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen dituen abestia entzunaz batera, Beheko Plazan bildutako guztiak dantzan jarri ziren.
Gure Esku Dago-ko kideek abestiaren letra banatu zuten, eta Gure Esku Dago-ren arrantzale zapiak eskuetan hartuta, plazan bildutako guztiek kantatzeari ekin zioten.
Abestiaren grabaketan herriko talde, elkarte eta norbanakoek parte hartu dute; herritarrek herritarrentzako egindako abestia da.
Zapatuan estreinako entzun eta gero, orain, abestia Mutrikuko Gure Esku Dago-ren Facebook orrialdean eta HITZA-ren webgunean dago entzungai.