Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta II. Lapiko eta Putxera txapelketa egin zuten zapatuan, Bermeoko Alde Zaharrean. 10:00etan eman zuten izena parte hartzaileek, eta 13:00etatik 13:30era, prestatutako lapikoak epaimahaiaren aurrera eraman zituzten.
Armintzako
Mendi kazola izan zen lehiaketaren irabazlea; 200 euro, txapela eta oroigarria jaso zituen sukaldariak. Bigarren saria, 150 euro eta oroigarria, Bermeoko
Ez Dakit Hobeto Egiten kazolak hartu zuen. Hirugarren saria, berriz, Portugaletera joan zen:
Los Mauris izan da hirugarren sariduna, 50 euro eta oroigarria eraman zituen. Halaber, laugarrenetik hamargarrenera sailkaturikoek ere oroigarria jaso zuten.

Txapelketako saridunak. Argazkia: Xabier Bilbao
Nahiz eta eguraldia lagun ez izan,
24 putxera aurkeztu zituzten. Aurreko urteko parte hartzaile kopurua gaindituz. Aurkeztutako indaba lapiko guztiak kalean bertan edota txokoetan prestatutakoak izan behar zuten. Era berean, nahitaezko baldintza zen indabak lapikoan egitea gasa, ikatza zein egurra erabilita. Horrez gain, txorizoa, odolostea eta urdaia erabili behar izan zituzten putxerak prestatzeko parte hartzaileek.