Basurdeek atzo jokatu zuten
Euskal Ligako etxeko azken partida. Hasierako minutuetatik
jarrera lehiakorra erakutsi zuen Urbietako taldeak, eta errioxarrak nahi eta ezinean aritu ziren.
Argazkia: Aitor Lauzirika
Etxekoen aurrean liga garaipenagaz agurtu dutelako pozik daude jokalariak, eta
Bera Beraren kontra duten
azken jardunaldirako gogotsu daudela adierazi dute. “Garaipena merezi izan dugu, eta psikologikoki indartsu egoteko balio digu. Pozik eta ilusio itzelagaz gaude”, zehaztu du Lukene Uriarte kapitainak.
Basurdeek jarrera bikaina erakutsi zuten hasieratik, eta
lehen zatian Marzolak ez zuen punturik lortu. Gartziren bi entsegugaz eta Maiterenagaz (Leirek transformatu zuen) 17-0ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira.
Argazkia: Aitor Lauzirika
Bigarren zatian Gartzik lortu zuen etxekoentzat entsegua egitea (ez zuten transformatu), eta errioxarrak bi entsegu lortu zituzten.
Marzolako jokalariak belar artifizialean jokatzera ohituta daude, eta Urbietako zelaian jokatzea kostatu zitzaien. Gainera, zapatuan botatako euriaren ondorioz, zelaia basatzez beterik egon zen, eta horrek ere eragina izan zuen haien jokoan: “Gu basa askogaz jokatzera eta entrenatzera ohituta gaude, eta haiek ez. Hori igarri zen”.
Argazkia: Aitor Lauzirika