Bizkaiko batel denboraldiko 7. eta 8. estropadak lehiatu dituzte asteburuan, Bermeon, eta etxekoak bikain aritu dira, bi garaipen eskuratuta; biak ala biak bi luze egin zituzten haurren kategorian, mutiletan.
Bizkaiko batel ligako 7. eta 8. estropadak, Bermeon. Argazkiak: Bermeo Arraun argazkiak.
Beste hainbat mailetan, halaber, lehenengo postuetan sailkatzea lortu du: luze bat egin zuten haurretan (mutiletan), adibidez, hirugarren egin zuen Bermeoko talde mistoak egun bietan. Kadeteen artean, gainera, hirugarren sailkatu ziren domekan, eta laugarren zapatuan. Mutil gazteek ere hirugarren postua eskuratu zuten domekan, eta bosgarrena zapatuan.
Bermeokoekin batera, Mundakako eta Elantxobeko arraunlariek ere beraien onena eman zuten Bermeoko uretan.
Datorren asteburuan agurtuko dute aurtengo batel denboraldia Sestaon, bertan lehiatuko baitituzte ligako azken estropadak; alegia, bederatzigarren eta hamargarren jardunaldiak.
Bestalde, IX. Ibilbide Luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zuten zapatuan Pasai San Pedron. Hondarribiak egin zuen lehenengo, eta Bermeok bosgarren.