Bermeoko udaltzaingoak pertsona bat identifikatu du Baratz Ederren baldosak lapurtzeagatik
Martxoaren 21ean, Bermeoko udaltzainek dei bat jaso zuten. Baratz Eder kalean pertsona bat baldosak kentzen eta auto baten sartzen ari zela ohartarazi zien. Deia jaso bezain laster bertaratu ziren gunera, baina ez zuten pertsona hori gunean aurkitu.
Ikerketa lanak egin ondoren, udaltzaingoak auto bat identikatu zuen. Autoaren jabea elkarrizketatu ostean, baldosak hartu zituena bera izan zela aitortu zuen. Hala, udaltzainek autoan aurkitu zituzten Baratz Ederretik hartutako baldosak (23). Gainera, identifikatutako pertsona horren soloan beste bost baldosa aurkitu dituztela azaldu dute.
Udaltzainek, aipatu pertsona identifikatu dute eta dagokion espedientea ireki diote. Jakinarazi dutenez, baldosak berriro jartzeak duen kostua ordaindu beharko du.