Zapatuko eguraldi euritsuak ibilbidea gogortu bazuen ere, txirrindulariak gustura aritu ziren. Parte hartzaileei zirkuitua
gogorra bezain polita iruditu zaiela azaldu dute Haitz Biribil Elkarteko kideek.
09:30ean elkartearen egoitza paretik irtenda, Lumora igo, eta handik Errigoitira pasatu ziren. Gero, Errigoititik Busturira joan, eta hasitako leku berean amaitu zuten proba.
Parte hartzaileak proba hasi aurretik.
Argazkia: Haitz Biribil Elkartea
50 pertsonak izena eman zuten Internet bidez (horietatik hamar ez ziren agertu), eta
atzo bertan 25 lagunek eman zuten izena. “Atzoko eguraldi ederra ikusita uste genuen baino jende gehiago animatu zen, eta pozik gaude”, esan dute antolatzaileek.
Halaber, parte hartzaileen proposamenak jaso dituztela eta datorren urterako kontuan hartuko dituztela azaldu dute: “Orokorrean jendea gustura eta pozik geratu da, eta datorren urtekoa antolatzeko
gogotsu daude”.