Sareginek liburu baten aurkezpena antolatu dute gaurko
BERMEO// Lisipe. Borroka armatua eta kartzelak liburua aurkeztuko dute gaur. Sareginek Bermeoko Feministen Sareak antolatutako aurkezpena da. Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrietak idatzitako liburua da Lisipe. Borroka armatua eta kartzelak, eta Ro...
BERMEO// Lisipe. Borroka armatua eta kartzelak liburua aurkeztuko dute gaur. Sareginek Bermeoko Feministen Sareak antolatutako aurkezpena da. Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrietak idatzitako liburua da Lisipe. Borroka armatua eta kartzelak, eta Rodriguez bera izango da Bermeora hurbilduko dena liburua aurkeztera. 19:30ean izango da aurkezpena Herriko Tabernan. Liburuan, hamalau pertsonen bizipenak kontatu dituzte egileek, gehienak emakumezkoen bizipenak dira.