Neighbor taldeak «giro berezia» sortuko du bihar, Portuko Ranpan
Kontzertua 20:00etan hasiko da. 'Ura Patrikan' eta 'Hau' diskoko abestiak eskainiko dituzte. Biharkoa Neighbor-ek Euskal Herrian eskainiko dituen kontzertu bakanetakoa izango daMaite Larburuk, Josh Cheathamek eta Karlos Tarocherek osatzen duten Neighbo...
Kontzertua 20:00etan hasiko da. ‘Ura Patrikan’ eta ‘Hau’ diskoko abestiak eskainiko dituzte. Biharkoa Neighbor-ek Euskal Herrian eskainiko dituen kontzertu bakanetakoa izango da
Maite Larburuk, Josh Cheathamek eta Karlos Tarocherek osatzen duten Neighbor taldeak kontzertua eskainiko du bihar, 20:00etan, Ondarroako Portuko Ranpan. Besteak beste, Ura Patrikan (2013) eta Hau (2016) diskoetako abestiak eskainiko dituztela jakitera eman dute taldeko kideek. «Giro berezia» sortu- ko duela diote.Neighbor-en kontzertuak «bereziak» izaten direla diote musikazaleek. «Antzinako musika jotzen profesionalak dira. Eta libre daudenean, euren abestiak prestatzen dituzte». Gainera, diotenez, azken denboraldian taldeak ez du emanaldirik eskaini Euskal Herrian. «Ondarrutarrek, beraz, zorte eta aukera ona dute bihar».
Taldea duela laupabost urte sortu zuten Larburuk eta Cheathamek, Amsterdamen (Holanda).
Hainbat musika tresna jotzen dituzte taldeko kideek: ukelelea, gitarra, beste sokazko askotariko instrumentuak, perkusioa… Xabier Montoia abeslari eta idazleak ere taldearen lanak goraipatu izan ditu. «Pop musikaren topikoak dioenez, talde batentzat zailena izaten da bigarren diskoa sortzea, are gehiago lehenengoa arrakastatsua izan bada. Neighbor-ekoak lasai egon ahal dira, ordea, bigarren diskoa (Hau) ere zoragarria baita».