Laia kultur elkarteak errefuxiatuekiko elkartasun kanpaina abiarazi du
Errefuxiatuek bizi duten egoeraren berri emango dute gaur hitzaldi batean. Apirilaren 3tik 10era bitartean, Siriako errefuxiatuentzako jaki eta material bilketa egingo duteBusturiko Laia kultur elkarteak elkartasuna erakutsi nahi die errefuxiatuei, eta...
Errefuxiatuek bizi duten egoeraren berri emango dute gaur hitzaldi batean. Apirilaren 3tik 10era bitartean, Siriako errefuxiatuentzako jaki eta material bilketa egingo dute
Busturiko Laia kultur elkarteak elkartasuna erakutsi nahi die errefuxiatuei, eta, horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte. Gaurko, esaterako, hitzaldi bat antolatu dute, eta, apirilean, janari eta material bilketa egingo dute.Gaurko hitzaldia Altamirako kultur etxean izango da, 19:00etan. Askapenako kide batek eta Greziako kanpalekuetan egondako pertsona batek euren bizipenak kontatuko dizkiete bertaratutakoei, bai eta egoeraren zergatiak azaldu ere.
Bestalde, errefuxiatu siriarren aldeko elkartasun bilketa egingo dute apirilaren 3an hasi eta apirilaren 10era arte. Hainbat dira egun horietan batu gura dituzten material eta jakiak, eta zerrenda luze bat jarri dute herritarren eskura.
Errefuxiatuekiko ellkartasuna adierazi gura duten horiek Axpeko Otsozulo Gaztetxera eraman ahalko dituzte gauzak, 17:00etatik 19:30era. Herritarrek gaurko hitzaldian izango dute bilketaren berri.
Laiak dioenez, euskal herritarrak ere errefuxiatuak izan ziren: «1939an, estatu kolpe militarraren ondorioz, 500.000 pertsona inguruk zeharkatu zuten Frantziarako muga. Horietariko 7.000 inguru euskal herritarrak izan ziren, zortzi bat busturiarrak. Oraindik ere badaude euskal errefuxiatu politikoak».