'Greban gaude' antzezlana taularatuko dute etzi, Aulestiko Udal Aretoan
Aulestiko Berdintasun Batzordeak antolatuta, Greban gaude antzezlana ikusteko aukera egongo da etzi, 18:30ean, Aulestiko Udal Aretoan.Antzezlanak lanbidez garbitzaile diren (Elena, Arantxa eta Jaione) hiru emakumeren gorabeherak kontatzen ditu. Hainbat...
Antzezlanak lanbidez garbitzaile diren (Elena, Arantxa eta Jaione) hiru emakumeren gorabeherak kontatzen ditu. Hainbat arrazoi tarteko, protagonistek grebara joatea erabakitzen dute. Ironia oinarri hartuta, maitasunaz, amatasunaz, sexuaz, ilusioez… berba egingo dute. «Emakumeen pentsamendu eta ikuspegi desberdinen berri emango dute».