Domingueztarrek Bizkaiko finalak lehiatuko dituzte
Andoni Dominguez aita-seme bermeotarrek Bizkaiko Txapelketaren finalak jokatuko dituzte bihar, zeinek bere kategorian.Bilboko Kirol Klubaren frontoian lehiatuko dituzte Boxeo Olinpikoko kategoria desberdinetako finalak, goizez eta arratsaldez. Goizeko ...
Bilboko Kirol Klubaren frontoian lehiatuko dituzte Boxeo Olinpikoko kategoria desberdinetako finalak, goizez eta arratsaldez. Goizeko lehen borrokaldia 11:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 18:00etatik aurrera jokatuko dute.
Domingueztarrak arratsaldean lehiatuko dira. MT Boxing kategorian, pisu arinean, Andoni Dominguez semeak Iker Gimenezen kontra borrokatuko du. Arratsaldeko hirugarren borrokaldia izango da.
Bestalde, gizonezkoen elite mailan, pisu ertainean, Andoni Dominguez aita Asier Martinen kontra borrokatuko da. Horiena eguneko azken aurreko borrokaldia izango da.
Guztira hamasei final jokatuko dira. Goizean sei borrokaldi egongo dira, eta arratsaldean, ostera, hamar. Goizean, gizonezkoen junior mailako bi borrokaldi eta elite eta gazte mailetako borrokaldi bana lehiatuko dituzte, eta emakumezkoen elite mailako bi borrokaldi egongo dira.
Arratsaldean gizonezkoen junior eta gazte mailetako borrokaldi banagaz batera, gizonezkoen eta emakumezkoen elite mailetakoak (bi emakumezkoenak eta sei gizonezkoenak) ikusteko aukera izango dute zaleek.