Lekitto Musika Banda sortu zeneko 150. urteurrena ospatzen hasi da
Kontzertu, kalejira eta hitzaldiez betetako egitarau oparoa prestatu dute urte osorako. '12 kontzertu 12 hilabete' saileko hirugarren kontzertua joko du etzi, Mutrikuko BandakAurten 150 urte beteten dituela eta, 12 hilabete 12 kontzertu izenagaz 2017ra...
Kontzertu, kalejira eta hitzaldiez betetako egitarau oparoa prestatu dute urte osorako. ’12 kontzertu 12 hilabete’ saileko hirugarren kontzertua joko du etzi, Mutrikuko Bandak
Aurten 150 urte beteten dituela eta, 12 hilabete 12 kontzertu izenagaz 2017rako Lekeitioko Musika Bandak antolatu duen egitarau bereziaren hirugarren kontzertua egongo da etzi iluntzean, Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzearen basilikan. Mutrikuko Musika Bandak eskainiko du kontzertua, Josean Pascual zuzendariaren gidaritzapean.Mende eta erdiko ibilbide luze zein oparoa beteko du aurten Lekitto Musika Bandak, eta urteurren garrantzitsu hori ardatz hartuta, musika urte osoko protagonista nagusi bihurtuko dute. Hala kontzertuak, hitzaldiak eta kalejirak ez dira faltako. Urteurrena, gainera, musika estilo eta herriko zein herritik kanpoko taldeen parte hartzeagaz ospatuko dute.
«Lekeitiok, jaietan, beste herri batzuetako bandak ere hartu izan ditu beti. Kanpoko bandek alaitzen zituzten jaiak», oroitu du Urtzi Iriondo Lekitto Musika Bandako zuzendariak. Horrela, ohitura horri jarraipena eman eta beste bandei keinu bat egin nahian, musika sail berezi bat osatu dute urteurrenerako: 12 hilabete 12 kontzertu.
Urtarrilaren 28an eman zioten hasiera sailari Debako Musika Bandaren emanaldiagaz, eta otsailaren 25ean Lekitto Musika Bandaren inauterietako kontzertua egon zen. Etzi izango du ekimenak jarraipena.
Hitzaldiak
«Musika bandak hainbat musika estilorekin duen loturari buruz hitz egingo da, rock and rollagaz eta jazzagaz, esate baterako», gaineratu du Urtzi Iriondok. Horretarako hitzaldi saila antolatu dute, eta urrian, berriz, Aste Musikala ospatuko da. «Herriko taldeen emanaldiak egongo dira, eta aste horretan estreinatuko dugu bai eta ere, bandari buruz prestatzen ari garen dokumentala».
Uztaileko kontzertu berezia ere ez da faltako. Oraingoan, gainera, Donostiako Orfeoia etorriko da Lekeitiora, eta areto erraldoi bihurtuko dute plaza.