Elkartasun bertso saioa antolatu dute bihar, Kalare Deuna kofradian
Danak etxea taldeak antolatuta, 4. Elkartasun Bertso Saioa antolatu dute Ondarroan biharko. Kalare Deuna kofradian egingo da saioa, 20:15etik aurrera.Bertso saioan Agin Laburu, Ane Labaka, Miren Artetxe eta Xabat Galletebeitia bertsolariak ariko dira k...
Bertso saioan Agin Laburu, Ane Labaka, Miren Artetxe eta Xabat Galletebeitia bertsolariak ariko dira kantuan. Gai-jartzaile beharretan, ostera, Esti Alberdi ondarrutarra ibiliko da.
Txartelak, aurretiaz salgai
Bertso saiorako txartelak aurretiaz egongo dira eskuragai. Kulixka eta Anaitasuna tabernetan erosi daitezke, 5 euroko salneurrian.