Aurten aterako dituzte lehiaketara Bermeoko eta Ondarroako arrain lonjak
20,1 milioi lizitatuko dituzte beharrak egiteko. Ondarroan lonja berria eraikiko dute; Bermeon, ostera, lonja egokitu eta konponketak egingo dituzte, premia desberdinetara egokitzekoEusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak Bermeoko e...
20,1 milioi lizitatuko dituzte beharrak egiteko. Ondarroan lonja berria eraikiko dute; Bermeon, ostera, lonja egokitu eta konponketak egingo dituzte, premia desberdinetara egokitzeko
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak Bermeoko eta Ondarroako arrain lonjen finantzaketaren berri eman, eta lanak lehiaketara aurten aterako dituela jakitera eman du.Proiektu horiek martxan jartzeko 1,8 milioi euro bideratu dituzte, eta horiei Europatik datozen funtsak gehituko dizkiete. Modu horretan, lehiaketara atera ahal izango dituzte beharrak, 20,1 milioi euroko (+BEZ) aurrekontuagaz.
Ondarroako eragile desberdinak aspalditik daude arrain lonjaren proiektuaren zain, arrantza sektorearentzat ez eze, herriarentzat ere «behar-beharrez- koa» delako. Kalare Deuna kofradiako arduradunek azaldu dutenez, 18 milioi euro (+BEZ) bideratuko ditu Jaurlaritzak Ondarroako proiektua egiteko.
Eta lonja eraikitzeko behar den finantzaketa handia denez, zatika egingo dituzte beharrak. Kofradiako arduradunek jakitera eman dutenez, lanak 48 hilabeteren buruan amaitu nahi ditu Jaurlaritzak, beti ere, sasoian sasoiko kosterak errespetatuz eta portuko beharretan eragin barik. Edonola ere, Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi diete lanok arinago amaitzea aurreikusten dutela.
Bermeon, konponketak
Ondarroaz gain, Bermeora ere bideratuko du finantzazioa Eusko Jaurlaritzak.
Bertan, duela ia 30 urte eraiki zen arrain-lonjaren konponketarako bideratuko da dirua.
Eraikuntza hobetu eta egokitu egin gura dute, gaur egun dauden behar desberdinei hobeto erantzuteko.