Idi proben 64. Sari Handia lehiatuko da Pazko astean, Etxebarriko probalekuan
Apirilaren 9an eta 10ean eta 13tik 17ra bitartean jokatuko dira idi demak. Probetan parte hartu nahi dutenek martxoaren 26an eman behar dute izena Etxebarriko udaletxera deitutaOhiturak mantenduz, aurten ere Pazkoetako Idi Probak jokatuko dira Etxebarr...
Apirilaren 9an eta 10ean eta 13tik 17ra bitartean jokatuko dira idi demak. Probetan parte hartu nahi dutenek martxoaren 26an eman behar dute izena Etxebarriko udaletxera deituta
Ohiturak mantenduz, aurten ere Pazkoetako Idi Probak jokatuko dira Etxebarrian. Zazpi egun edukiko dituzte zaleek ekintzagaz gozatzeko; apirilaren 9an eta 10ean eta 13tik 17ra bitartean aurreikusi du norgehiagoka Etxebarriko Udalak. Egun horiek beteko dituzte 64. Sari Handirako izena ematen duten probalariekin.Martxoaren 26an, 12:00etatik 13:00etara bitartean osatuko dituzte parte hartzaileen zerrenda eta txandak. Horretarako, probetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Etxebarriko udaletxera deituta, 94-616 64 32 telefono zenbakira. Parte hartze handia egon zen iaz, 24 idi bikote neurtu ziren Etxebarriko probalekuan, eta Erandioko Lopiortuk eraman zuen sari nagusia.
Idi pare bakoitzak 1.100 kiloko pisu oinarria eduki behar du, eta idi buztarri bakoitzak akulari bi eramango ditu. Idiak bakoitzari dagokion proba egunean pisatuko dira, 10:00etan, Etxebarriko probalekuan, eta beti bezala, probak Euskal Herriko Kirol Federakuntzak kontrolatuta egongo dira.
Sari handiak
Aurten ere, sari handiak banatuko ditu Etxebarriko Udalak. Guztira, 12.260 euroko diru sariak dituzte prest. Horrela, lehenengo gelditzen den idi bikoteak 1.600 euro, mantak, txapelak eta garaikurra eskuratuko ditu, bigarrenak 1.400 euro eta garaikurra eta hirugarrenak 1.200 euro eta garaikurra. Denetara, hamabost sari egongo dira.
Eskualdeko idi bikote onena ere sarituko dute. 300 euro eta akuilu sorta izango ditu Lea-Artibaiko irabazleak. Bestalde, 400 euroko dieta jasotzeko gutxienez 25 untze egin beharko direla jakitera eman du udalak.