Euskarazko zineaz gozatu ahalko dute umeek museoan
BERMEO// Familian zineaz gozatzeko aukera emango du beste behin ere, Bermeoko Arrantzaleen Museoak. Domekan, 11:30etik aurrera, Tintin: urrezko hagindun karramararroa ikusteko aukera izango dute lau urtetik gorako umeek, betiere, arduradun bategaz.