Erreparazioari buruzko hitzaldia emango du Ahaztuen Oroimenak
Azken karlista gerratik frankismoaren nagusitasunera arte egondako erreparazioa ezagutzera emango du bihar, Ahaztuen Oroimena elkarteak 12:00etan, Uhagon kulturgunean. Aurreratu dutenez, 1876. urtean amaitu zen 3. karlistada eta 62 urte ondoren, biziri...
Biktima guztiak berdin
Gatazka guztietan biktimak sortzen dira, eta biktima horiek guztiek egia, justizia eta erreparazioa merezi dutela diote elkartekoek. Hau da, erreparazioa bermatu beharreko eskubidea dela uste dute. «Batzuk erreparazioak izan dituzte eta beste batzuk ez. Biktima guztiek eskubide berdinak badituzte, erreparazioa guztientzat bermatuta egon beharko litzateke», azpimarratu dute. Oraingoan, erreparazioa izan zutenen kasua jarriko dute mahai gainean.