Ereñon egingo dute Kabelinatxe Eguna
Nabarniz-Ereñoko dantza taldeak bere eguna ospatuko du domekan. Aurten, Ereñon egingo dute jaialdia. 12:30ean hasiko da euskal dantzen ikuskizuna, eta aurten hiru dantza taldek parte hartuko dute: Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak, Ibarrangel...
Nabarniz-Ereñoko dantza taldeak bere eguna ospatuko du domekan. Aurten, Ereñon egingo dute jaialdia. 12:30ean hasiko da euskal dantzen ikuskizuna, eta aurten hiru dantza taldek parte hartuko dute: Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak, Ibarrangeluko Lorea dantza taldeak eta Nabarniz-Ereñoko Kabelinatxe dantza taldeak. Ostean, trikipoteoa egingo dute herrian.