Apirilaren 2ra arte Euskal Herria museoan ikusgai dagoen erakusketak XIX. mende amaierara eta XX. mendera darama bisitaria, orduan sortutako beirateez gozatzeko gonbitea eginez. Gure arbasoek utzitako ondarea kontserbatzea, aztertzea eta bisitariei eza...
Apirilaren 2ra arte Euskal Herria museoan ikusgai dagoen erakusketak XIX. mende amaierara eta XX. mendera darama bisitaria, orduan sortutako beirateez gozatzeko gonbitea eginez. Gure arbasoek utzitako ondarea kontserbatzea, aztertzea eta bisitariei ezagutaraztea du helburu erakusketak, eta Bizkaiko beirate nagusien distira eta argipean murgilduko da bertara doana. Hala, garai hartako etxe, enpresa, instituzio, jolas esparru, jauregi, hotel, kasino, taberna eta bestelako eraikinetan jartzen zituzten beirateak ezagutzeko aukera izango du; esaterako, Bermeoko Kasinokoa edota Santa Eufemia elizakoa, Gernika-Lumoko Batzarretxekoa zein Mundakako Andra Mari elizakoa. Datorren eguenean, martxoaren 23an, gainera,
Bizkaiko beirateak erakusketari buruzko bisita gidatu birtuala egingo dute museoan bertan, 18:00etan hasita.