Batel eta traineru estropadak lehiatuko dituzte asteburuan
Bizkaiko arraun taldeek hitzordu bikoitza daukate asteburuan. Bihar batelen ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute, eta etzi, traineru estropada. Bizkaiko Batel Ligaren 6. estropada 15:00etan hasiko da Sestaoko Benedikta eremuan.Isuntzaren batelak ...
Isuntzaren batelak guztira zazpi izango dira: mutilen ume mailako hiru talde, nesken bi alebin mailan eta mutilen alebin eta kadete mailetako bana. Ondarroatik hamahiru batel uretaratuko dituzte: nesken alebin, promesa eta senior mailetako bina, eta mutilen alebin, gazte eta kadete mailetako bana.
Bermeotik hamahiru talde lehiatuko dira: mutilen kadete eta gazte mailetako hiru, mutilen senior eta ume mailetako bina, eta mutilen alebin eta nesken promesa eta seniorretako bana. Mundakarrek batel bakarra izango dute, mutilen seniorrena, eta Elantxobeko lau talde ariko dira lehian: nesken seniorretako eta mutilen kadeetako bana, eta azkenik, mutilen gazte mailako bi.
Bestetik, domekan 10:30etik aurrera lehiatuko dute nagusiek II. J.A. Camiruaga Cami eta XVII. Jon Sasieta Bilba Memoriala, Deustuko itsasadarrean.
Mutiletan hamazortzi taldek parte hartuko dute; horien artean daude Elantxobe, Bermeo-Mundaka, Isuntza, Ondarroa eta Bermeo. Nesketan, berriz, Lea-Artibai, Portugalete eta Deusto uretaratuko dira.