Alamara lekualdatu dute Eneko Goieaskoetxea preso busturiarra
Alcala Mecotik mugitu dute Goieaskoetxea; orain, Euskal Herritik 730 kilometrora dago. Asteburuan senideen lehenengo bisita eduki du AlamanAlcala Mecotik (Madril, Espainia) Alamara (Pontevedra, Galizia) lekualdatu dute Eneko Goieaskoetxea preso busturi...
Alcala Mecotik mugitu dute Goieaskoetxea; orain, Euskal Herritik 730 kilometrora dago. Asteburuan senideen lehenengo bisita eduki du Alaman
Alcala Mecotik (Madril, Espainia) Alamara (Pontevedra, Galizia) lekualdatu dute Eneko Goieaskoetxea preso busturiarra, Euskal Herritik 730 kilometrora, hain zuzen ere.Asteburuan izan zuen Goieaskoetxeak lehenengo bisita, eta senideek azaldu dutenez, «lekualdatzea ondo joan zela» esan zien busturiarrak.
Azaldu dutenez, kartzelara iritsi zenean isolamendu moduluan sartu zuten. Hala ere, senideek jakinarazi dutenez, «gainontzeko presoak ikusteko aukera eduki zuen, eta horiek moduluz aldatzeko eskaera egingo dutela esan diote Enekori». Goieaskoetxeak berak, zuzendariordeagaz hitzordua eskatu duela esan dute.
Senideek «animatuta, berritsu eta umoretsu» ikusi zuten Goieaskoetxea zapatuko bisitan.