'Tipi-Tapa Korrika' ikuskizuna helduko da zapatuan Jai Alai frontoira
Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen ikuskizuna hartuko du Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuak martxoaren 18an: Tipi-Tapa Korrika. Seber Altube ikastolak antolatuta, Korrika kulturalaren egitarauaren baitan jaso dute aurten pailazoen antzezlana. Bi saio eskainiko dituzte, 16:30ean lehena eta 19.00etan bigarrena.
Sarrerak salgai jaarri dituzte, 8 euroan, Seber Altube ikastolan eta Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Hitzak, lau laagunentzako bina sarrera zotz egingo ditu, saio bakoitzerako. Barikuko egunkarian emango ditu jakitera irabazleen izenak, eta busturialdea.hitza.eus atarian ere zabalduko du. Irabazleek sarrerak zapatuan bertan batu beharko dituzte, Jai Alai frontoiko lehiatilan.
Bermeon txotxongiloak. Korrika kulturala bermeora ere helduko da asteburu honetan. Gorakada teatroren eskutik, Titirikontu Kontari txotxongiloen ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute umeek. Ikuskizuna barikuan izango da, 18:30ean, Nestor Basterretxea aretoan. Sarrera 4 euro ordaindu beharko da.