Murueta laugarren sailkatu da 560 kiloko saioan
Euskadiko 8X8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 560 kiloko jardunaldi bakarra Laukizen jokatu zuten zapatu arratsaldean, eta Gaztedik irabazi zuen. Sokarri eta Beti-Gazte sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bestalde, emakumezkoen taldeek 375 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia lehiatu zuten, eta emakumezkoen saioan ere Gaztedi nagusitu zen.
Gaztediren atzetik Ibarra eta Txantrea sailkatu ziren, eta sailkapen orokorrean ere bigarren eta hirugarren geratu dira.
600 kiloko mistoa
Aurtengo Euskadiko 8X8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren azken modalitatea 600 kiloko mistoa izango da, eta zapatuan Bakioko kiroldegian jokatuko dute saio bakarra.
17:00etan hasita, lau emakumezkoz eta lau gizonezkoz osatutako bost talde hauek lehiatuko dira: Gaztedi A, Gaztedi B, Ibarra, Berriozar eta Antsoain.