Goitisolok
ordu bete, 35 minutu eta 58 segundotan amaitu zuen atzo 21 kilometroko lasterketa. Irazuk, berriz,
bi ordu, hamabi minutu eta hamar segundoko denbora markatu zuen.
Araitz Irazu helmugan.
123 korrikalarik burutu zuten Ibarruriko lasterketa, eta Arrolape Mendi Klubeko kideak izan ziren nagusi gizonezkoen zein emakumezkoen podiumetan.
Goitisolorengandik 28 segundora heldu zen helmugara Aitor Uriarte, eta Aritz Arruti hirugarren sailkatuak irabazleak baino sei minutu eta 11 segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko.
Emakumezkoetan ere lehia estua egon zen lehenengo bien artean. Oihane Perez Irazurengandik 57 segundora helmugaratu zen. Leire Monasterio hirugarrenak bi ordu, hemeretzi minutu eta 32 segundotan amaitu zuen lehia.
Oihane Perez helmugaratu zen unea.
Euriari, basari eta haizeari aurre egin behar izan zieten atzo lasterketako zein mendi martxetako parte hartzaileek. Guztira,
550 bat pertsona batu ziren Ibarrurin, eta Saltsamendi Kultur Taldeko kideek esan dutenez, aste honetan jasoko dituzte
argazki lehiaketaren argazkiak. I
bilbidean zehar ateratako argazkiak ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbidera bidali behar dira.
Asteburu borobila
Urdaibai Koparen lehen probako lehenengo postuak ez dira izan asteburuan arrolapetarrek lortutako bakarrak.
Azpeitiako IX. Zuzenien Igoera Bertikala irabazi zuen atzo
Imanol Goñik, 32 minutu eta 44 segundoko denboragaz. Bestalde,
Maria Zorroza izan zen azkarrena Salamancako Tres Valles CrossCountry-an (modalitate desberdinak egon ziren). Hasieratik amaiera arte lehen postuari eutsi zion gernikarrak. 20 kilometroko proba ordu bete, 59 minutu eta 47 segundotan egin zuen; hamahiru minutuko tartea atera zion Marta Perez bigarren sailkatuari.
Azpeitiako proban Arrolapeko Julen Aranguena kortezubitarrak, Ekaitz Lejarzegi ajangiztarrak, Eñaut Lertxundi ondarrutarrak, Unai Gorriño mendatarrak eta Arkaitz Ibarretxe bermeotarrak ere parte hartu zuten.
Aranguena, esaterako, bosgarren sailkatu zen 34 minutu eta 37 segundoko markagaz. Lejarzegik 22. (39:29), Lertxundik 52. (44:29), Gorriñok 57. (45:26) eta Ibarretxek 67. (47:23) amaitu zuten igoera bertikala.
Bestalde, Meñakako Mendiñaka lasterketa lehiatu zuten atzo
Irantzu Onaindia eta
Aitor Ayo arrolapetarrek. Onaindiak emakumezkoen podiumean hirugarren postua lortu zuen, eta Ayo laugarren sailkatu zen.
Argazkiak: Saltsamendi Kultur Elkartea: