Kerman Lejarraga: «Ohorea da AEBetan borrokatzea, eta ilusioagaz nago»
Morgako boxeolariak hiru urterako kontratua sinatu berri du Di Bella Entertainment enpresagaz. Bihar gauean Gabor Gorbics hungariarraren aurka borrokatuko da Bilboko Bizkaia frontoianKerman Lejarraga morgarrak Ameriketako Estatu Batuetan borrokatzeko h...
Morgako boxeolariak hiru urterako kontratua sinatu berri du Di Bella Entertainment enpresagaz. Bihar gauean Gabor Gorbics hungariarraren aurka borrokatuko da Bilboko Bizkaia frontoian
Kerman Lejarraga morgarrak Ameriketako Estatu Batuetan borrokatzeko hiru urterako kontratua sinatu zuen Di Bella Entertainment enpresagaz aurreko astean.AEBetan borrokatzeko aukera edukitzea ohorea dela nabarmendu du. Udan abiatuko da hara, baina data zehatzik oraindik ez dutela adierazi du: «Seguruenik uztailean joango naiz».
Proposamen bat baino gehiago eduki ditu, baina Di Bella Entertainment enpresarena «onena» izan denez, harekin sinatzea erabaki zuen. Morgako errebolberraren berbetan, orain arte egindako lan onaren «fruitua» da AEBetan jokatzea.
AEBetan jokatu arren, Bilbon bizitzen eta entrenatzen jarraituko duela argitu du, eta borrokaldiak dituenean bidaiatuko du hara. Europan borrokatzen segituko du, baina orain baino borrokaldi gutxiago izango ditu hemen.
Bihar, irabaztera
Etapa berriari ekiteko ilusioz dago Morgako boxeolaria, baina gaur gaurkoz biharko borrokaldia dauka buruan.
Urtarrilaren 9tik buru-belarri ari da borrokaldia prestatzen: «Momentuz AEBetako lana bigarren maila batean daukat; orain bihar borroka ona egin, eta irabaztea da nire helburua».
Hain zuzen ere, bihar jokatuko du AEBetara joan aurretiko euskal zaleen aurreko azken borrokaldia.
Gabor Gorbics hungariarraren kontra ariko da nor baino nor gehiago Bilboko Bizkaia frontoian. Aurkari gogorra dela azaldu du; besteak beste, Kickboxing eta FullContact espezialitateetako munduko txapelduna da.
20:00etan hasiko da boxeo jaialdia. Morgako errebolberraren eta La ardilla de Oroshazaren borroka izango da gaueko borrokaldi nagusia. Haregaz batera beste zazpi borrokaldi ikusteko aukera edukiko dute zaleek.
Gaueko boxeo jaialdiaren aurretik, Bizkaiko Boxeo Olinpikoko Txapelketak jokatuko dituzte, 17:45ean hasita.